Argitaratu dira kirol begiraletarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta merituen behin behineko puntuazioa

2022/05/19
Card image cap
Uda kanpainako hainbat ekintzetan lekua dago oraindik

  Udal kirol zerbitzuek aurreratuta dute Uda kanpainaren prestaketa. Partaideen izen-ematea osatuta, hainbat jarduera eta ordutegitan plazak betetzeko daudela jakinarazi dute, bai txanda bakarrean nahiz lehenengo eta bigarren txandarako ekintza ezberdinetan. Informazioa kiroldegian eskuratu daiteke. Aldi berean, Uda kanpainan begirale gisa arituko direnen hautaketa prozesuak ere aurrera darrai; kirol begiraletarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta onartu direnen merituen behin behineko puntuazioa argitaratu berri dira udaleko web atarian.

  21 lagun onartu dira Uda kanpainan begirale izateko hautaketa prozesura. 19k zerbitzu orokor moduan sailkatu diren kirolak gidatzeko eskaera egin dute eta horietatik 9k kirol espezifikoak ere bai. Eskalada eta patinajea dira kirol espezifiko moduan zehaztu zirenak eta horiek gidatzeko prestakuntza berezia eskatzen zen. Bi hautagaik eskalada soilik emateko eskaera aurkeztu dute.

  Merituen balorazioari dagokion erreklamazioren bat aurkeztu nahi duenak maiatzaren 23ra arteko epea du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!