Oñatiko udala

Arantzazuko autobus zerbitzua domekan jarriko da berriro martxan

2020/05/28
Card image cap
Martxoaren erdialdetik zerbitzua etenik egon da Covid-19ak eragindako osasun krisia dela eta

  Alarma egoera arintzeko deseskalatze prozesuan ordu eta adin mugak desagertu dira eta mendira, taberna, jatetxe edota elizara noiznahi joan gaitezke. Hori dela eta Arantzazuko autobus zerbitzua berriro martxan jartzea erabaki du Udalak. Domeka honetan hasiko da zerbitzua eskaintzen udako ordutegian. Hau da, 7:30tatik 18:30tara orduro, beti eta erdi denean, Oñatitik Arantzazura igotzeko, eta orduan puntuan, 8:00tatik 19:00tara,  Arantzazutik jaisteko zerbitzua.

  Autobusean bidaiatzeko musuko edo maskara eramatea derrigorrezkoa izango da eta distantziak gorde beharko dira. Gidariaren atzealdeko eserlekuak hutsik utzi beharko dira eta bidaiariak ere ez du ondoan inor eramango, hau da, ondoko eserlekua hutsik utzi beharko da, baldin eta etxe berean bizi diren bi lagun ez badira behintzat, kasu horretan bai ondoan jesarri ahal izango baitira. Bidaiari guztiek eserita joan beharko dute.

  Alarma egoera indarrean sartu zenean bertan behera utzi zen Arantzazuko autobus zerbitzua eta Herribusa astelehenetik larunbatera soilik eta ordutegi mugatuagoan ibili da. Domekatik aurrera, Arantzazuko zerbitzua berriro martxan jarriko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!