Aitor Tatiegi 50. Osinalde sariko finalean arituko da

2022/04/12
Card image cap
(Arg: Goierriko Hitza)
Zaldibiako Osinberde sarian lortu zuen txartela larunbatean

  Osinalde sariko 50. edizioak baditu finalistak. Larunbatean jokatu zen azken kanporaketa Zaldibian, Osinberde saria, eta hor erabaki ziren azken biak. Xabat Illarregi leitzarra nagusitu zen eta Aitor Tatiegi oñatiarrak ere lortu zuen txartela, bigarren sailkatuta. Bi horiezaz gain, saioan kantari izan ziren Lurdes Ondaro, Asier Alcedo, Aitor Ugarte eta Lierni Rekondo ere. Zaldibiako herri antzokian izan zen saioa eta publikoaren botoz aukeratu ziren sarituak.

  Honenbestez, honako sei bertsolari gazte ariko dira Gabirian apirilaren 23an, Osinalde Elkartean: Ane Zuazubiskar, Unai Izagirre, Xabat Illarregi, Oihana Arana, Aner Peritz eta Aitor Tatiegi. Finala bertso-afari formatoan jokatuko da baina dagoeneko txartel guztiak salduta daude.

  Aitor Tatiegiren aurretik beste oñatiar batzuk ere parte hartu dute Osinalde sariko finalean, Urko Arregi iaz, eta Maider Arregi arreba 2016an eta 2017an, esaterako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!