Oñatiko udala

Aitor Burcioren lanak irabazi du kartel lehiaketa

2022/07/27
Card image cap
500 euroko saria eskuratuko du

  10 lan aurkeztu ziren jai egitarauaren azala irudikatzeko kartel lehiaketara. Herritarrok zazpi eguneko epea izan dugu gustuko lanaren alde bozka emateko eta gehiengoak Aitor Burcio oñatiarrak egindako lanaren alde bozkatu du. Guztira 497 boto eman dira eta lan sarituak 124 eskuratu ditu. Aipagarria da, bigarren lan bozkatuena oso hurbil geratu dela, 116 botorekin. Hirugarrenak berriz, 80 boto jaso ditu.

  Sari bakarra emango da, 500 euro, eta hori Aitor Burciok jasoko du. Horrezaz gain, hautatutako irudia, irailean etxeetara banatuko den San Migel eta Errosarixo jaixen egitarauaren azalean agertuko da.

  Aitor Burciok iaz ere irabazi zuen kartel lehiaketaren sari nagusia. Orduan, ez zen jairik antolatu eta horixe irudikatu behar izan zen, ez jaixak, alegia.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!