Oñatiko udala

6.800 euro banatuko ditu Haur eta Gazteria departamentuak elkarteen sustapena eta gazteen sormen lanetarako

2019/06/13
Card image cap
2 eskatzaileren bost proiektu eta Txantxiki familia elkartearen urteko ekintza programa babestuko dira

  Irabazi asmorik gabeko gazte taldeen jarduerak eta egitarau konkretuak garatu daitezen eman ohi ditu Haur eta Gazteria departamentuak gazte elkarteentzat eta sormenerako dirulaguntza hauek. Apirilaren 21ean amaitu zen epean sei eskaera jaso ziren eta seiak ekonomikoki babestea erabaki da.

  Dwingi Dwingi taldeek laburmetraia grabatzeko laguntza izango du. Algaraz taldeak ere DVD bat grabatzeko dirulaguntza jasoko du baina ez horretarako bakarrik, “Etxean” ikuskizun berriko atrezzoa eta produkzioa aurrera eramateko eta ikuskizunaren bideoklipa grabatzeko udalaren laguntza izango baitu. Gainera, hurrengo ikuskizuneko diskoa grabatzeko dirulaguntza ere eskuratuko du. Txantxiki familia elkarteak berriz, urteko ekintzak aurrera eraman ahal izateko udalaren laguntza ekonomikoa eskuratuko du aurten ere.

  Elkarteen sustapena eta kultur sormen eta hedapenerako dirulaguntzen lehen deialdian zegoen diru guztia agortu ez denez,  urrian, bigarren dirulaguntza deialdia egingo da. Ordurako ia 8.200 euro geratu dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!