57 begirale kontratatuko dira udaleku irekietarako

2017/05/02
Card image cap
Aurkeztu ziren hautagaien behin betiko puntuazioa argitaratu da

  Zerrendak, ohikoa denez, udaletxeko iragarki taulan eta web atarian ikusgai daude. Udaleku irekietan begirale izateko deialdira 68 lagun aurkeztu ziren baina 6 baztertu ziren ez zutelako titulaziorik aurkeztu edo eskaera epez kanpo egin zutelako. Onartutako 62en kasuan egiaztatutako formazio akademikoa eta esperientzia baloratu da. Behin betiko puntuazioaren arabera osatu den zerrendako lehenengo 57 hautagaiak kontratatuko ditu udalak udaleku irekietan begirale izateko. Balizko bajak puntuaketaren araberako hurrenkera jarraituz beteko lirateke.

  Inoizko begirale kopururik handiena kontratatuko da aurten udaleku irekietarako, 57, esan bezala. Orain bizpahiru aste aurreratu genizuenez udalekuetan ere inoizko neska mutiko kopuru handiena arituko baita , 516, hain zuzen ere.

  Uztailaren 3tik 28ra luzatuko diren udaleku irekiak prestatzeko begiraleek bi formazio saio izango dituzte: maiatzaren 13an lehena,  9:00tatik 18:00ak arte eta ekaineran 3an bigarrena, 10:00tatik 14:00tara. Bietara joatea derrigorrezkoa izango da udalak kontratatzeko. Udaleku irekietako begiraleei, uztailaren 1etik 31ra arteko lan kontratua egingo die udalak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!