4.700 euro banatuko ditu Udalak gazte elkarte eta sormen lanetarako

2021/06/09
Card image cap
Zarramarra taldeak udal dirulaguntza jasoko du
Hiru eskatzaileren sei proiektu babestuko dira

  Irabazi asmorik gabeko gazte taldeen jarduerak eta egitarau konkretuak garatu daitezen eman ohi ditu Haur eta Gazteria departamentuak gazte elkarteentzat eta sormenerako dirulaguntza hauek. Apirilaren 29an amaitu zen epean sei eskaera jaso ziren eta seiak ekonomikoki babestea erabaki da.

  Zarramarra taldeak sei podcast egin eta zuzeneko hiru saio prestatzeko laguntza izango du. Inguma taldeak diska grabatu eta masterizatzeko dirulaguntza jasoko du eta Unai Osak berriz, abestia grabatzeko ere bai.

  Elkarteen sustapena eta kultur sormen eta hedapenerako dirulaguntzen lehen deialdirako zegoen dirua guztiz agortu ez denez, bigarren dirulaguntza deialdia egingo da, urrian. Ordurako ia 11.300 euro geratu dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!