25 neska-mutikok egingo dute Lehenengo Jaunartzea domekan

2023/05/19
Card image cap
(Arg: Nagore Goñi)
12:00etako mezetan eta denek batera, txanda bakarrean, egingo dute

  8-9 urteko haurrak izango dira domekako meza nagusian protagonista, katekesian hiru ikasturte bete ondoren Lehenengo Jaunartzea egingo dute. Parrokiako lehen eserlekuetan jarriko dira eta parte-hartze handiagoa izango dute elizkizunean, beraientzat aproposagoak diren kantuak abestuz eta eskaintzak ere eurek eginez. Eskerrak emateko orduan ere hitza hartuko dute. 25en bat neska mutikok egingo dute Lehenengo Jaunartzea domekan.

  Ohiturak aldatzen ari dira eta urtetik urtera gutxituz doa Jaunartzea egiten duen haurren kopurua gurean. Urteko jaiotza kopurua bestalde, murriztuz doa, eta hori ere antzematen da.

  Bi aste barru berriz, 10 bat gaztek Sendotza egingo dute. 15 urte inguruko gazteak dira, urtean, boluntarioza ekintza ezberdinetan parte hartuz prestatzen aritu dira eta Eliza Katolikoak duen Sendotzaren sakramentua hartuko dute.Ekainaren 4an izango da, 12:00etako meza nagusietan ere.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!