Oñatiko udala

22.419 euroko ekarpena egingo dio udalak Deba Garaia landa garapena elkarteari aurten

2021/03/11
Card image cap
Udal ekarpena lau zatitan ordainduko da

  Debagoieneko landa garapenerako elkarteak pasa den azaroaren 23an egin zuen batzarrean 2021eko aurrekontua onartu zuen: 157.310 euro. Diru kopuru horri aurre egin ahal izateko erakunde ezberdinen ekarpena izango du: eskualdeko udalak, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia, besteak beste. Udalek subentzio gisa egiten diote diru-ekarpena elkarteari. Aurten ia 101.000 euroko ekarpena egingo dute.

  Deba Garaia landa garapena elkarteak, onartutako aurrekontuaren eta urtean egin beharreko ekarpenaren berri eman die eskualdeko udalei. Oñatik 22.419 euroko ekarpena egin beharko du. Diru kopuru hori lau zatitan ordainduko da, lehenengoa otsaila erdialdean gauzatu zen eta hurrengoak, apirila, uztaila eta urrian.

iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!