“Jostailu hezitzailea" kanpaina abiarazi du Debagoienako Gurutze Gorriak

2022/12/01
Card image cap
Eskualdeko 250en bat haurrentzako jostailuak lortzea da helburua

  Debagoienako Gurutze Gorriak jostailu hezitzailea kanpaina abian jarri du, beste urte batez. 0 eta 12 urte bitarteko bailarako haur guztiek jolasteko duten eskubidea bermatu nahi da eta gizartea sentsibilizatu jolasak haurren garapenerako duen garrantziaz.

  Debagoienako familia kalteberetako edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden 250 haur baino gehiagori emateko jostailu berriak behar dira. Horregatik jostailuen kanpainan laguntzeko deia zabaldu du aurten ere Gurutze Gorriak. 5, 10 eta 20 euroko balioa duten jostailu-txekeak atera dira eta San Prudentzioko postuan zein Arrasateko Eroskin eskuratu ahal izango dira. Gainera, Gurutze Gorriaren kontu korrontean ekarpenak egin daitezke. Laboral kutxan du kontua (ES22 3035 0001 51 0010018156) eta JOSTAILUA kontzeptua adierazita, dirua zuzenean sartu daiteke. Halaber, jostailu berriak ere jasoko dira San Prudentzioko postuan edo Arrasateko Hiper Eroskin, propio jarriko diren karroetan. Gurutze Gorriko boluntarioak Arrasateko dendara hiru egunetan joango dira: abenduaren 3an, 9an eta 10an.

  Debagoieneko Gurutze Gorriak urtero jasotzen dituen dohaintza guztiak eskertu nahi ditu, baliabide urriak dituzten familiei edota ezegonkortasun sozioekonomiko etapa batean daudenei jostailuak banatzeko aukera ematen baitie.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!