“Besarkada solidarioa” erabiliz bi lapurreta salatu dira Oñatin azken egunotan

Lapurreta egiteko modua da besarkada solidarioa deritzona; ezezagun batek besarkatzen gaitu, ustez ezagutzen gaituelakoan, edo beste pertsona bat gogorarazten diogula aitzakia jarrita eta halako keinua jasotzearen harridurak sortzen duen tartetxoa probesten dute kartera, sakelekoa edota lepoko katea lapurtzeko. Sarritan, lapurtu digutela ere ez diogu momentuan antzematen. Halako bi kasu salatu dira udaltzaingoan azken bi asteotan. Horregatik, ezezagunen bat besarkatzera datorkigula ikustean, geldiarazi, eta ingurukoen laguntza eskatzeko txilixo egitea edo arreta deitzeko beste zerbait egitea gomendatzen du udaltzainburuak.
Oñatin jaso diren bi lapurreta salaketak 80 urtetik gorako bi pertsonen senitartekoek jarritakoak dira. Horregatik, adinekoei bereziki, kontuz ibiltzea eskatzen zaie.
Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!