164 autok izango dute 2020an TAO "Bertakoen" guneetan aparkatzeko txartela

2019/11/15
Card image cap
Baimen-pegatina berriak abenduaren 2an banatzen hasiko dira HAZ bulegoan

  Urtarrilaren 1etik aurrera herriko 164 ibilgailuk izango dute bertakoentzako gordetako guneetan aparkatzeko baimen pegatina. Kale Zaharra ingurua hartzen duen 5. gunean, 65ek, eta Bidebarrieta inguruko 6.ean, 99k. Gehienek, aurten ere pegatina izan dute baina berria eskuratuta aldatu egin beharko dute, pegatinek, gunea ez ezik, baimen urtea adierazten baitute. 2020ko pegatinak bi aste barru, abenduaren 2an hasiko dira udaletxeko HAZ bulegoan banatzen.

  Astelehenean amaitu zen Bertakoen guneetan aparkatzeko txartelak berritzeko epea. Hartarako egon den hilabetean 8 baja eta 15 alta eskaera jaso dira. Altak, nagusiki, Bidebarrieta inguruko gunerako izan dira, 2020an Aozaraza kalean erroldatutakoek gune hori erabltzeko aukera izango baitute, estreinakoz. Aita Mortara kale inguruko 5. gunean berriz, 4 baja izango dira, aurtengo kopuruekiko.

  Gora behera horiek gogoan, 2020ko TAO pegatina berriak egiteko agindua eman da eta abenduaren 2tik aurrera banatzen hasiko dira. Pegatina lehenbailehen jasotzea gomendatzen da. Dena den, urtarrilaren 1era arte ez da indarrean sartuko. Ordurako, autoaren aurrealdeko kristalean itsatsi beharko da, ageriko lekuan, ondo ikusi eta gaizki ulerturik gertatu ez dadin.

  2020ko kuota, otsailean kobratuko du udalak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!