Oñatiko udala

16 alta eta 10 baja eskaera jaso dira “Bertakoak” guneetan aparkatzeko txartelen eguneratze epean

2023/11/17
Card image cap
Datuak egiaztatuta txartela izango dutenen behin betiko zerrenda argitaratuko da datozen egunetan

  172 autok duten bertakoentzat gordetako guneetan aparkatzeko baimen txartela. Baina 2024an zenbatek izango duten datozen egunotan zehaztuko da, jaso diren eskaerak errebisatuta. 10 auto jabek baja eskatu dute eta beste 16k txartela eskuratzeko eskaera bideratu dute. Alta eskatu dutenen datuak egiaztatuko dira eta Bidebarrieta edo Aita Mortara inguruko guneetan aparkatzeko baldintzak betetzen dituzten ikusiko da. Hala bada, Bertakoak aparkatzeko txartela izango dutenen behin betiko zerrendan sartuko dira. Zerrenda hori datozen egunetan argitaratuko da udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan.

  Aldi berean, baimendutako autoen matrikulak eta gunea jasoko duten txartel berriak eskatuko dira, abenduan zehar onuradunei bidaltzeko. Etxera bidaliko zaie ohiko posta zerbitzuz, urtarrilerako jada eskuratu eta dagokion ibilgailuan, leku agerian jarri dezaten, orain berritu diren eskaerak 2024rako baitira.

  Txartelak berak aldaketak izango ditu, aurrerantzean, kolorez aldatuko baita urtetik urtera. 2024koa, esaterako, urdina izango da. TAO zaintzaileen kontrol lana erraztu nahi da.

  Bertakoak guneetan aparkatzeko txartelen urteko tasa 56 euro izango da datorren urtean baina ordainketaren kargua datorren urteko otsailean egingo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!