15 lagun kontratatzea proposatu da Uda kanpainari aurre egiteko

21 hautagai onartu ziren uda kirol kanpainan begirale izateko prozesura. Egitasmoan parte hartzeko izan den eskaera ikusita, 21 hautagai horietatik 15 kontratatzea proposatu du Kontratazio mahaiak: 2k eskalada irakatsiko dute, 6k zerbitzu orokor moduan eskaini ziren kirolak eta 7 berriz, edozein kiroletan aritzeko prestakuntza duten begiraleak dira. Kontratazio proposamena hautagai bakoitzak agiri bidez egiaztatutako merituen arabera lortutako puntuazioaren hurrenkera jarraituz osatu da.
Hautagairen batek indarrean dagoen lan kontratua edo funtzionario izendapena badu, udaleko pertsonal departamentuko arduradunei jakinarazi beharko die, bateraezintasunik ote dagoen aztertzeko. Jakinarzpena ahalik eta azkarren egitea eskatu da. Aldi berean, uda kanpainan begirale izango direnek bi formakuntza saio egin beharko dituzte, ekainaren 21 eta 23an. Ordutegia aurrerago zehaztuko da.
Ohar horiek eta kontratazio proposamena nahiz merituen behin betiko balorazio zerrenda udaleko web atarian argitaratu dira.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!