Zabalik dago Oñatiko udala Grant beka eskatzeko epea

2019/12/26
Oñatiko herriari ekarpena egiten dioten ikerketa proiektuak sustatu nahi dira

  Oñatiko Udala Grant izeneko bekaren deialdia egin dute Udalak eta Lege Soziologia institutuak, laugarren urtez, 2016an sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren babesean. Oñatiko herriari ekarpena egiten dioten gizarte zientzien eta zuzenbidearen alorreko ikerketa proiektuak sustatzea da helburua.

  Tokiko autogobernuaren, hiritartasun aktiboaren edota naziogintzaren alderdi sozio-juridikoak aztergai dituzten ikerketa proiektuak aurkeztu daitezke. Doktoretza azterlanak ere proposatu daitezke, beti ere, aipatu hiru gaietakoren batekin lortura badaukate. Oñati Udala beka 4000 eurokoa da. Eskatzaileak Oñatiko Lege Soziologia Masterreko ikasle izandakoak edo une honetan direnak izan daitezke, edota Lege Soziologia Institutuarekin harreman estua duten ikerlariak. Hala, beka eskuratzeko, proiektua garatu eta aurkezterakoan Oñatin bizitzen egotea eskatzen da.

  Beka eskatzerakoan, ikerketa proiektuari buruzko xehetasunak jasotzen dituen 2-5 orri arteko plana aurkeztu behar da, laburpena, bibliografia, hautagaien curriculuma eta behin-behineko aurrekontu eta kronogramarekin batera. Eskaerak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 31a izango da. Eskaera, Lege Soziologia Institutuaren web atariko formularioa beteaz egin behar da. Erabakia, otsailean zehar hartu eta jakinaraziko da eta lanak, irailaren 7rako bidali beharko da Lege Soziologia Institutura. Ikerketa amaitutzat emateko, zientzia artikulu bat prestatu beharko da gutxienez, eta institutuak izango du egindako ikerketa argitaratzeko lehentasuna.

  2017an eta 2018an bina ikerlariren artean banatu zen Grant beka, 2019an berriz, lan bakarra babestu zen, Hermann Vasquez venezolarrak aurkeztutakoa. Las prácticas sociales interaccionando en el marco jurídico del contrato de atención a las personas mayores dependientes en el hogar en el municipio de Oñati izenburuko lana osatu zuen Vasquez-ek. Oñatin bizi diren menpeko pertsona nagusien zaintzaren bueltan garatzen den harreman sozial eta juridikoa aztertu zuen. Harreman horretan sozialki zaurgarriak diren bi taldek bat egiten dute: menpekotasuna duten nagusiak eta zaintza lanak egiten dituzten etxeko langileak, gehienak emakumeak eta ia guztiak etorkinak.

  Oñatiko udala Grant beka 2020an nori edo nortzuei emango zaien otsailean jakinaraziko da.

Iturria: Oñati Irratia

Aurtengo bekaz egindako lanaren defentsa