Xabin Usandizaga bihar aterako da kartzelatik

2020/06/04
Card image cap
Abokatuaren jakinarazpena jaso du familiak arratsaldeko lehen ordutan

  Berriak ustekabean harrapatu ditu senitartekoak, kartzelatik uztailaren 31n irtengo zela uste baitzuten. Baina abokatuak 14:00ak inguruan deitu die eta berehala hasi dira Kordobara bila joateko bidaia prestatzen, Kordobako kartzelan baitago oñatiarra.

  Xabin Usandizaga euskal presoak ia 23 urte eman ditu kartzelan. 1997ko uztailaren 3an atxilotu zuten, Ortega Lara espetxe funtzionarioa askatzeko polizia operazioan. Azken urteak Kordobako kartzelan eman ditu baina aurretik Jaenen, Badajozen eta Madrilgo espetxe ezberdinetan egon da. 

  Oñatitik 10 laguneko taldea abiatuko da 19:00ak inguruan Kordoba aldera. Indarrean den alarma egoerak Usandizagaren bila joango den gehienezko bidaiari kopurua mugatu du. Bihar aske zein ordutan geldituko den ez dakitenez, lehen ordurako, 8:00tarako kartzela atarian egoteko abiatuko direla jakinarazi digu senitarteko batek.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!