Xabier Ugarte aske geldituko da igandean, 22 urte kartzelan egin eta gero

2019/07/24
Salamancako Topaseko espetxetik goizean irten eta arratsaldean Oñatira iristea espero da

  Xabier Ugarte euskal presoa aske geldituko da igandean, 22 urte kartzelan igaro eta gero. Ugarte 1997ko uztailaren 1ean Arrasaten atxilotu zuten, Ortega Lara espetxe funtzionarioa askatzeko polizia operazioan. Ortega Lara eta Julio Iglesias Zamora enpresariaren bahiketak, talde armatuko kide izan eta armak eta lehergailuak izatea leporatuta epaitu eta zigortu zuten Ugarte. Azken urteak Salamancako Topaseko kartzelan eman ditu eta bertatik igande goizean aterako dute.

  Lehen harrera kartzela kanpoan egingo diote senitartekoek. Oñatira arratsaldean iritsi eta Arranora joatea aurreikusten da, herriko presoen argazkien artetik berea kentzera. 

Iturria: Oñati Irratia

Bidaurretan jarri den pankarta