Uztailaren 25 eta 31an Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua izango da

2016/07/22
San Inazio egunean zerbitzua indartu egingo da

  Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua domeka eta jai egunetan betetzen da. Jai diren Santiago eta San Inazio egunez beraz, Oñati eta Arantzazu elkar lotzen dituen zerbitzua izango da. Domekarekin etorriko den San Inazio egunez gainera, zerbitzua indartu egingo da, Urbian urteroko erromeria ospatuko baita. Bi autobus jarriko dira eta 8.30etatik 15.30ak arte, autobusak  30 minuturo irtengo dira Arantzazurantz eta Oñatirantz.

  Asko dira Urbian urtero ospatzen den San Inazio eguneko erromeriara hurbiltzen diren lagunak. Arantzazura norbere autoz igo gabe, autobusa erabiltzera gonbidatzen dira. Gainera, Arantzazuko aparkalekua beteta, autobusa izango da bertaratzeko bide bakarra. Horregatik eta bereziki goiz-eguerdi partean, autobus zerbitzua indartzea erabaki du Garapen eta Turismo Agentziak.

Iturria: Oñati Irratia