Usakoko bainu denboraldia domekan amaituko da.

2014/09/05
Eguraldiak asko lagundu ez duen arren, jendea ibili da. Denboraldi lasaia izan da eta anbulantzia zerbitzua behar izan zuen intzidentzia larri bakarra izan da.

  Domekatik aurrera beraz, Usakoko bainu gunean ez da soroslerik izango.

  Hainbat lagun arduratu dira, txandaka, Usako zaintzeaz. Denboraldiak iraun dituen bi hilabete eta erdi pasatxo hauetan ez dute intzidentzia larri bakarra izan da. Abuztuaren 6an familiarekin zegoen haur batek asma erasoaldi gogorra izan zuen, ondorioz, nerbio krisia ere bai eta anbulantziari deitu beharra izan zen Arrasateko ospitalera eraman zezan. Bestelakoan, sorosleek, ziztadak eta zauri arinak sendatu dituzte.

  Eguraldiak asko baldintzatu du aurten Usakoko erabilera. Azken bi aste hauen aurretik, gutxi izan dira 30 graduko egunak eta hori uraren tenperaturan eragina izan du. Egun lainotuak ere ugari izan dira eta halakoetan bainuzale gutxi hurbildu da Usakora. Baina egun eguzkitsuetan,  jende asko ibili da eta Oñatikoak ez ezik, inguruko herritakoak ere etorri dira. Iaz aipatzen genuenez bidegorriak asko xamurtu du kanpotarren etorria.

  Denboraldi lasaia izan da aurtengoa baina kexaren batzuk ere jaso dira.  Erreka ondoko zelaian txakurrak lotu gabe zebiltzanaren kexak jaso dira kiroldegian baina ez da aparteko arazorik izan.

  Aipatutakoa, lehen balorazio azkarra besterik ez da. Udaleko kirol batzordea, hilaren 15ean bilduko da eta orduan, jasotako kexak aztertu, izan diren intzidentzia guztiak ikusi eta balorazio orokorra egingo da hurrengo urtera begira, zer aldatu, zer hobetu erabakitzeko.

  Usakon sorosleek zaindutako bainu denboraldia igandean amaitzen den arren, hurrengo egunetan ere, eguraldi onak jarraitzen duen bitartean ur zerbitzua eta zakarrontziak mantenduko dira.

Iturria: Oñati irratia

Argazkia: Kontzejupetik aldizkaria