UEMAk 15 eta 18 urte arteko gazteentzat udalekuak antolatu ditu

2018/03/28
Oñatiko udala, UEMAko partaide den aldetik, aisialdi ekintza hau promozionatuko du informazioa ikastetxeetara banatuz

  Salto! Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak Zestoako Sastarrain aterpetxean egingo dira uztailaren 10etik 17ra. Izen-ematea zabalik dago maiatzaren 9ra arte.15 eta 18 urte arteko 50 gaztek parte hartuko dute Salto! udalekuetan. Plazak, beharra izanez gero, zozketaz esleituko dira, beti ere lurraldetasun eta genero ikuspegiak zainduz. Zozketa maiatzaren 14an egingo da eta izena eman duen bakoitzari jakinaraziko zaio lekurik egokitu zaion ala ez. Plaza dutenek maiatzaren 19ra arteko epea izango dute ordainketa egiteko. Salto! udalekuen prezioa 249 euro da.

  Informazio gehiagorako www.uema.eus atarira edo 943 816 699 telefonora jo daiteke. Izena emateko ere telefono zenbaki horretara deitu daiteke edo mezua hezkuntza@uema.eus helbidera bidali.

  Herri mailan informazioa ikastetxeen bitartez zabalduko du udalak, Oñati UEMAko kide baita.

Iturria: Oñati Irratia