Udalekuetako begirale izateko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta puntuazioa argitaratu da

2019/04/12
Card image cap
Astelehenean amaitzen da kirol begirale izateko izen-ematea

  115 lagunek eman zuten izena udaleku irekietan begirale izateko eta gehienak, 107, onartu dira. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak atzo argitaratu ziren. Aldi berean, onartutakoek adierazi eta egiaztatutako merituen balorazioa egin da eta puntuazioaren behin-behineko zerrenda ere, argitaratu da. Zerrendak, udaletxeko iragarki taulan eta www.oñati.eus atarian ikusgai daude.

  Hautagai bakoitzaren puntuazioari dagokionean behin-behineko zerrenda jakinarazi da. Horrek esanahi du erreklamazioak egin eta aldaketak egon daitezkeela. Erreklamazioetarako azken eguna asteartea, hilaren 16a izango da. Eta bezperan, astelehenean alegia, amaituko da kirol begirale izateko izen-ematea.

  Eskaintza gutxi jaso dira kirol begirale izateko udal arduradunek adierazi digutenez, 5 besterik ez gaur goizera arte. Kirol begirale izateko lau baldintza bete behar dira: 16 urte beteta izatea, kirolarekin erlazionatutako formakuntza akademikoa izatea, euskaraz ondo berba egitea eta sexu delitugileen erregistro zentraleko agiri negatiboa aurkeztea. Eskalada indoor eta patinajea irakatsi ahal izateko, esperientzia izatea ere eskatzen da. Uda kanpainan kirol begirale izateko eskaerak udaletxeko HAZ bulegoan aurkeztu behar dira. Astelehena izango da horretarako azken eguna, hilaren 15a.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!