Udaleku irekietan eta arte udalekuetan begirale izateko onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak argitaratu dira

2018/03/21
Card image cap
Erreklamazioak aurkeztu eta dokumentazioa osatzeko martxoaren 23ra arteko epea dago

  116 lagunek eman dute izena udaleku irekietan begirale izateko. Onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda osatuta,  28 hautagai baztertu egin dira, oraingoz. Horretarako arrazoi nagusia sexu delituen agiri eguneratua ez aurkeztea izan da, baina eskatutako ikasketen ziurtagiria edota indarrean dagoen nortasun agiria ez aurkeztea, edo eskaera epez kanpo presentatu izana dira begiralegaiak hautaketatik kanpo uztearen beste arrazoi batzuk.  Azken horren kasuan izan ezik, gainontzeko 27ek eskatutako dokumentazioa presentatu dezakete oraindik, hartarako epea ostiralean, martxoaren 23an amaituko baita.

  Arte udalekuetan begirale izateko berriz, 2 hautagai aurkeztu ziren eta biak onartu dira.

  Haur eta Gazteria udal departamentuak antolatzen dituen udako aisialdi programa bi hauetan begirale izateko onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan ikusgai dauden.

  Arte udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen izen-ematea pasa den astean itxi zen plaza guztiak beteta. Bi begirale beharko dira, eta okerrik ezean, bere burua aurkeztu duten bi hautagaiak kontratatuko dira. Udaleku irekietan zenbat begirale beharko diren ez dago zehazterik oraindik, haurren izen-ematea ostiralean amaituko baita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!