Udaleku irekiak eta Arte udalekuetan izena emateko epea luzatu egin da, apirilaren 3ra arte

2020/03/26
Zalantzak argitzeko telefono zenbakia jarri da

  Martxoaren 9an zabaldu zen Udaleku irekietan eta Arte udalekuetan izena emateko epea. Berez, martxoaren 20ra arte zen epe hori baina tartean, Covid 19ak eragindako etxeratze agindua sartu zen indarrean. Egoera berezi honetan, Udaleku irekiak eta Arte udalekuetako izen-emate epea luzatzea erabaki du udalak, apirilaren 3ra arte. Izena emateko on-line aukera eskaini zen aurten lehen aldiz. Beraz, izen-emate hori www.oñati.eus atariaren bitartez egin behar da.

  Udalekuetara joango den haurraren matrikula ordainketa gurasoaren banketxeko on-line zerbitzutik egin daiteke eta haurraren izen-emate orria www.oñati.eus atarian zintzilikatu da, beraz bertatik bete daiteke, egin den ordainaren agiriaren dokumentua atxikiz. Dena den, zalantzaren bat edo zailtasunen bat duten gurasoei zuzenduta  telefono zenbaki bat jarri da Haur eta Gazterdia departamentutik, udalekuei lotutako zalantzak argitzeko. Hauxe zenbakia: 688 63 43 40. Telefonoa arratsaldez egongo da erabilgarri, 16:00etatik 19:00etara, udalekuen inguruko informaziorako izango da, esan bezala, eta izen-ematea amaitu bitartean, hau da, apirilaren 3ra arte.

Iturria: Oñati Irratia