Uda kanpainan xake begirale izateko bi lagun aurkeztu dira

2015/06/19
Merituen behin behineko puntuazioa argitaratu da eta erreklamazioetarako epea ireki da

  Astelehenera arteko epea izango da publiko egin den puntuazioarekiko zuzenketak edo erreklamazioak egiteko  edota aurkeztutako dokumentazioa osatzeko aukera, hartarako propio egin den alkate dekretuan zehazten denez.

  Prozesura onartu diren bi lagunen izen abizenak nahiz merituen behin behineko puntuaketaren berri ematen duen oharra, udaletxeko iragarki taulan eta interneteko atarian, www.oñati.eus atarian ikusgai dago.

  Uda kanpainari aurre egin ahal izateko, zabaldu zen kirol begiraleak kontratatzeko deialdiara ez zen xakea irakatsiko lukeen lagunik aurkeztu. Horregatik, pasa den astean deialdi berria kaleratu zen. Izan ere, hartarako eskaerak bai jaso baitziren kiroldegian. 24 lagunek xakean izena eman zuten eta hastapen eta hobekuntza talde bana osatu ziren. Baina irakaslea falta da. Nor kontratatu, datorren astean erabakiko da.

Iturria: Oñati Irratia