Singular denden programa eta kirol orientazio eta aholkularitza zerbitzuak aztergai izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/02/13
Lan zerrendan lau gai bakarrik jaso dira

  Singular dendan programan herriko hainbat merkatarik parte hartu dute, orain arte. Singular denda izaera duten sei denda daude gurean: Maibi dekorazioak, Arkauz optikak, Chic jantzi dendak, Amalur belar dendak, Andrea Azkoaga Interioristak eta Candeluka jantzi dendak.

  Singular dendak programa Gipuzkoako Merkatari Elkarteak  sortu zuen 2014an eta 2017an Debagoienera zabaldu zuen, Oñatiko eta Arrasateko udalen lankidetzaz. Programaren balorazioa eta jarraitzeko proposamena eramango da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrera udaleko Sozioekonomia batzordearen eskutik.

  Kirol batzordeak berriz, kiroldegiko fitness gelako eta POZ zerbitzurako orientazio eta aholkularitza zerbitzua kontratatzeko proposamena eramango da. Goitek izan da zerbitzu hauetaz arduratu dena, orain arte.

  Lau gai zerrendatu dira soilik gaurko bilerarako baina normalean, azken orduko beste batzuk ere azaldu eta eztabaidatu ohi dira.

Iturria: Oñati Irratia