Ostegun arratsaldean argi mozketa egingo dute Garagaltzan eta Olate eta Lamiategiko zentraletan

2020/07/27
15:00tatik 19:30tara izango da

 
  Santa Anako CTI transformazio zentroa lekuz aldatuko dute, zutoin baten gainean dago, Santa Anako monastegi ondoan, eta txabola batera aldatuko dute. Ondorioz, lau ordu eta erdiko argi mozketa egingo da ostegun arratsaldean, uztailaren 30ean, 15:00tatik 19:30tara.

  Lekuz aldatuko den transformazio zentroa Garagaltzan dago eta argindar etenak nagusiki auzoari eragingo dio, konkretuki: Garagaltza auzoko 6tik 16ra arteko eraikinei eta 26, 26 A eta 26 B eta 41, 43, 46 eta 47 zanbakidun eraikinei. Horrezaz gain, hilerriko argiteria publikoa ere kenduko da eta Olateko eta Lamiategiko zentraleko hornidura ere etengo da.

  Horrelakoetan egin ohi duenez, argia, lanak amaitu ahala eta aurre abisurik gabe emango dela jakinarazi du Oñargik. Era berean, arratsalde horretan aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatu du.

Iturria: Oñati Irratia