Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kobrantza atzeratzea erabaki du udalak

2020/03/26
Abuztuaren 1etik irailaren 15era izango da

  Covid 19 gaitza dela eta, Diputatuen Kontseiluak hainbat erabaki hartu ditu zergen arloan, tartean, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren inguruan. Berez, maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitartean kobratzekoa zen baina bi hilabete eta erdiz atzeratzea erabaki da, eta abuztuaren 1etik irailaren 15era bitartean izango da aurten.

  Etxe, lokal edo terreno baten jabe den orok ordaindu behar du udalaren Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, garai batean kontribuziño moduan izendatzen zena. Aurten ohikoa baino beranduago izango da udal zergaren borondatezko ordainketa epea.

  Maiatzaren 8ra bitartean ordaindu behar zen Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kobrantza berriz, luzatu egin da irailaren 15era arte.

Iturria: Oñati Irratia