Oñatin erroldatutako 8818 lagunek dute domekan botoa eman ahal izateko eskubidea

2011/11/18
Kongresu eta senaturako hauteskunde hauek ezberdintasun garrantzitsua dute maiatzean izan ziren udal hauteskundeekiko, botoa emateko eskubidea, espainiar nazionalitatea dutenek bakarrik baitute. Guztira, Oñatin erroldatutako 8818 lagunek eman ahal izango dute botoa domekan.

  Herrian irekiko diren 16 hauteskunde mahaitan, zuri eta sepia koloreko zerrendak izango dira eskura. 

  Diputatuen kongresurako papertxoak zuriak dira eta Gipuzkoan halako 10 zerrenda izango ditugu aukeratzeko. Kongresurako hautagaitzak itxiak dira. Horrek esanahi du alderdiek aurkeztutakoak bere osotasunean onartu behar direla. Senaturako hautagaitzak, berriz, irekiak dira. Kasu honetan ere 10 alderdik proposatutako hautagaien izenak jasotzen dituen zerrenda zabala izango dugu papeleta bakarrean eskura. Kasu honetan, hautesleak markatu ahal izango ditu gustukoen dituen 3 hautagaien izenak, alderdi berekoak izan ala ez. Senaturako hautagaien orriak eta gutun-azalak sepia kolorekoak dira.

  Gipuzkoak sei diputatu eta lau senatore aukeratuko ditu domekako hauteskunde orokorretan.