Oñatiko 8.000 argazki jarri dituzte sarean, guztiondako erabilgarri

2011/04/19
Gipuzkoako irudi ondareen atarian zintzilikatu dituzte. Oñatiko Udalaren funtsa, batez ere, Jesus Mari Arzuaga eta Pedro Luis Ormazabal argazkilariengandik jasotako irudiek osatzen dute. Oñatin XX. mendeko bigarren erdian herrian jazotako gertakizun eta une garrantzitsuenak biltzen dira argazki horietan.

1981. urtean Errealak Liga irabazi ondoren jokalariek Arantzazura egindako bisita, Zahor txokolate lantegia, txirrindularitza lasterketak eta herriko baserriak dira, adibidez, argazki horietan ikusten dena.  Modu honetan, Oñatiko Udlak bat egin du www.guregipuzkoa.net ekimenarekin, bere argazki funtsak gipuzkoar guztiekin partekatuz.

Gipuzkoako udalen irudien digitalizazio lana, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Ikaskuntzaren arteko elkarlanerako hitzarmen baten  bidez ari da gauzatzen.

 

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!