Oñatiko 26 odol emailek elkartearen omenaldia eta saria jaso zuten zapatuan Eibarren

2018/10/29
Odola 100 aldiz eman duen herritar bat zegoen sarituen artean

  Deba arroako odol emaileen urteko jaia, Eibarren ospatu zen larunbatean. Bertan, Debagoiena eta Debabarreneko odol emaile talde ezberdinetako ordezkariak festa giroan elkartuko ziren. Saria jaso behar zuten 6 odol emaile joan ziren Oñatitik, nahiz eta sarituen kopurua dezentez handiagoa zen, 26 oñatiar bereziki aipatu eta saritu baitziren. Joan ez zirenei astean banatu dizkiete dominak Oñatiko arduradunek.

  Larunbatean odol emaileen elkartearen errekonozimendua jaso zuten 26 oñatiarretatik 15eri zilarrezko domina eman zaie, odola 25 aldiz eman dutela eskertuz. Beste zazpiri urrezkoa eman zaie, 40 aldiz odola eman duten lau emakumeri eta 50 aldiz eman duten hiru gizakumeri. Odol emaile nagusi saria beste hiru oñatiarri eman zaie, 60 aldiz odola eman duen emakume bati eta 75 aldiz eman duten beste bi gizakumeri. Emakumeen bizitzan odol galerak sarriagoak izaten direnez, odola gutxiagotan emanda jasotzen dute domina. Baina aipagarria da saritutako 26 oñatiar horietako batek odola 100 aldiz eman duela eta horregatik, elkartearen errekonozimendu gorena jaso zuela herenegun.

 

Iturria: Oñati Irratia