Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua bereziki indartuko da domekan

2019/05/29
Autobus handiagoa jarriko da eta irteerak ordu erdiro izango dira

  Domekan Zegama-Aizkorri mendi maratoia jokatuko dela eta, Arantzazurako autobus zerbitzua indartuko du Udalak.  Normalean, ordubeteko tartea gorde ohi duen zerbitzua ordu erdiro izango da. Hala, Arantzazura igotzeko lehen autobusa 7:30tan irtengo da eta hala ordu erdiro, 18:30ak arte. Oñatira jaisteko berriz, 8:00tatik 19:00ak arte mantenduko da ordu erdiroko zerbitzu-maiztasuna. Gainera, autobus handiagoa jarriko da jende gehiago garraiatu ahal izateko.

  Domeka goizean, Urbia eta Aizkorri ingurura kirolariak ikusi eta animatzera jende asko igotzea aurreikusten denez erabaki zen Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua indartzea. Herribusa eta Arantzazuko autobus zerbitzua batu eta esleipen berria egiteko baldintzetan jada, hainbat egunetan zerbitzua indartzea aurreikusi zuen Udalak, eta Urbiako erromeria egiten den uztailaren 31an eta Arantzazuko Amaren egunean bezala, Zegama Aizkorri mendi maratoia den egunean ere, zerbitzua indartu beharko litzatekeela zehaztuz.

  Aurkera aprobetxatu eta domekan Arantzazura igotzeko autobusa erabiltzeko gomendioa egiten zaie herritarrei Udaletik.

Iturria: Oñati Irratia