Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua bereziki indartuko da domeka goizean

2016/05/18
Autobusak ordu erdiro igoko dira 7.30tatik 14.30ak bitartean

  Domekan Zegama-Aizkorri mendi maratoia jokatuko dela eta, Arantzazurako autobus zerbitzua indartzea erabaki du Garapen eta Turismo Ajentziak. Ordubeteko tartea gorde ohi duten autobusak, ordu erdiro izango dira. Ordutegi berezia goiz-eguerdi partera arte mantenduko da. Hala, Arantzazura igotzeko lehen autobusa 7.30tan irtengo da eta hala ordu erdiro, 14.30ak arte. Oñatira jaisteko berriz, 8.00tatik 15.00ak arte mantenduko da ordu erdiroko zerbitzu maiztasuna. Tarte horretan, bi autobus jarriko dira Oñati eta Arantzazu arteko lotura egiten.

  Domeka goizean, Urbia eta Aizkorri ingurura kirolariak ikusi eta animatzera jende asko igotzea aurre-ikusten denez hartu da Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua indartzeko erabakia. Herritarrei, aukera aprobetxatu eta Arantzazura igotzeko autobusa erabiltzeko gomendioa egiten zaie Garapen eta Turismo Ajentziatik.

Iturria: Oñati Irratia