Nikaraguari buruzko erakusketa eta hitzaldia egingo dira apirilean

2019/03/28
Card image cap
"Debagoiena Nikaraguarekin" elkarteak eskualde mailako egitaraua antolatu du

  Oñatin ez ezik, Arrasaten eta Aretxabaletan izango dira Nikaraguaren egoerari buruzko ekintzak. Emakumeak ardatz hartuta, hitzaldiak eta herririk herri ibiliko den erakusketa antolatu dira.

  Resistencia nicaragüense con rostro de mujer izenburua duen erakusketa astelehenean bertan irekiko da Oñatin, kultur etxean. Ortega-Murillotarren erregimenarekiko kontrako jarrera agertu duten emakumeen irudiak biltzen dituzten 25 argazkik osatzen dute erakusketa. Oñatin, astebetez mantenduko da, apirilaren 1etik 7ra. Ondoren, Aretxabaletako Arkupe kultur etxera eramango da eta amaitzeko Arrasatera; apirilaren 29tik maiatzaren 4ra arte Kulturaten jarriko da.

  Erakusketa ibiltari hau bi hitzaldiz osatuko da. Apirilaren 3an, asteazkenean, Fidel Ernesto Narvaez abokatuak Oñatin berba egingo du. Nicaragua insurrecta. Horizonte y perspectivas hitzaldia egingo du kultur etxean, 18:00tan hasita. Apirilaren 29an berriz, Arrasateko Kulturaten, Nicaragua. Feministas en resistencia hitzaldia egingo dute bi emakumek: Yerling Aguilerak eta Ana Marcelak Montanatok.    

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!