Musuko edo maskarak eta eskularruak errefusa ontzietara bota behar dira

2020/05/25
Argibide oharra zabaldu du Mankomunitateak oker ugari gertatzen ari direla ikusita

  Azken egunetan ehunki eta objektu berrerabilgarrien edukiontzietan hainbat osasun maskarila eta eskularru atzeman dituzte, nonbait. Osasun hondakin hauek gainontzeko guztia kutsatu dezaketenez, halakoak azaldu diren edukiontzietako material guztia errefusera bota behar izan da. Halakoak saihestu asmoz argibide oharra zabaldu du Debagoieneko mankomunitateak.

  Musuko edo maskarak, eskularru eta antzerako osasun-hondakinak erreusaren edukiontzi grisera soilik bota daitezkeela jakinarazi nahi da. Alegia ezin dela berrerabili. Are gehiago, material babesgarri hori erabili ondoren kutsatuta egon liteke eta inguruko gainontzeko hondakinak ere kutsatu ditzake. Beraz, musuko edo maskarak eta eskularruak errefusa ontzietara bota behar dira, ez beste inora.

Iturria: Oñati Irratia