Oñatiko udala

Kirola sustatu eta kirol arloan ohiz kanpoko jarduerak antolatzeko 10.000 euro banatuko ditu udalak dirulaguntzetan

2019/06/13
Card image cap
12 kirol ekintza gauzatzeko laguntza emango du

  Kirol arloko dirulaguntzak eskatzeko deialdia martxoan argitaratu zen. Udaleko kirol departamentuak bi dirulaguntza lerro ditu: herriko kirol elkarteek kirola sustatzeko antolatzen dituzten ekintzetarako 3000 euroko partida zegoen eta ohikoak ez diren kirol jardueretarako beste 10.000 euro.

  Kirola sustazeko dirulaguntzetarako bi eskaera jaso dira, biak Antxintxiketan elkartearenak, orientazio eskolarako bata eta kirolarien lizentzietarako bestea. Diru partida honen laurdena ere ez da hitzartu. Egoera ezberdina da kirol arloan ohiz kanpoko jardueran antolatzeko dirulaguntzen atalean, ia guztia hitzartu baita. 11 ekintza konkretu aurkeztu dira 2019rako: Oñatiko binakako pilota txapelketa, herriko futbol txapelketa, Oñatiko mendi martxa, Udanako igoera, bi arku tiraketa proba eta erakustaldi bat, Torreauzoko krosa, Errekaldeko goitibeherak, eta bi orientazio proba. Horietara ia 9300 euro bideratuko dira.

  Dirulaguntzaren % 60a ordainduko da orain, eta gainontzekoa, ekintzaren memoria eta ziurtagiriak aurkeztutakoan. Dirulaguntzen zuriketa aurkezteko azken eguna abenduaren 1a izango dela ere gogoratuko zaie eskatzaileei. Aipatutakoaz gain eta 2018ko ekintzaren defizita estaltzeko Gabonetako futbito txapelketaren antolatzaileei beste 250 euro bideratzea erabaki du Kirol batzordeak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!