Jose de Azpiazu musika eskolako 16 ikaslek Andoaingo piano jaialdian parte hartuko dute asteburuan

2020/02/07
14 urtera arteko ikasleak dira gehienak, 14-18 urte bitarteko bakarrak, lau eskutara modalitatean arituko dira

  800 piano ikasle baino gehiago bilduko ditu bihar eta etzi Andoaingo XV. piano jaialdiak. Horietatik 16 Oñatiko musika eskolakoak izango dira.

  18 urtez azpiko piano-joleei zuzendutako jaialdi honetan, adin eta konbinazioen arabera, partaideak kategoria ezberdinetan bereizten dira. Bakarkako kategorian eta 11 urte bitartekoenen gaztetxoenen mailan, Ander Nogueiras, Haizea Zubia, Goretti Arregi, Paula Astudillo, Ane Atorrasagasti, Izar Gil, Irati Izagirre, Lara Santos eta June Urzelai arituko dira. 14 urte bitartekoenen B mailan berriz, Naiara Altube, Irati Atxa, Sara Txintxurreta eta Sara Iñurritegi arituko dira. Guztiak, bakarka joko dute. 14-18 urte bitarteko C kategorian berriz, Oñatiko bi ikaslek parte hartuko dute: Anje Maiztegi eta Naroa Martirena, elkarrekin joko dute, lau eskutara modalitatean.

  Andoaingo Bastero kultur gunean larunbatean eta igandean izango den piano jaialdi hau prestatzeko eta bereziki gaztetxoenak publiko aurrean jotzera ohitzen joateko, entzunaldia egin zen Santa Ana aretoan  urtarrilaren 27an. Debagoienako musika eskola ezberdinetako ikasleak aritu ziren, tartean, Jose de Azpiazukoak.

  Andoaingo jaialdian aurten, sari berezia emango da Beethoveen-en piezak jotzen dituztenen artean. Konpositore alemaniarra jaio zela 250 urte betetzen direla gogoratu eta ospatuko da.

Iturria: Oñati Irratia