"Inspira" proiektuan parte hartzeko gonbidapena jaso du Gaztelekuak

2018/11/07
Card image cap
Gipuzkoako Gaztelekuetan abiatu nahi den esperientzia pilotu honen aurkezpena egin da gaur Donostian, Diputazioan

  INSPIRA STEAM nesken bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzeko proiektu berritzailea da. Deustuko unibertsitateak landu duen egitasmoa da eta hurbileko emakumezko teknologoen erreferente berriak emanez neskak ikasketa eta lanbide zientifiko-teknologikoetara bideratu nahi dira, gizartean dauden estereotipoak apurtzearekin batera.

  INSPIRA proiektua sentsibilizazio  eta orientazio ekintzetan oinarritzen da, eta ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakumezko profesionalek gauzatuko dute. INSPIRAren fase pilotuan, 17 emakumezkok hartuko dute parte, beren borondatez, aholkulari gisa. Guztiak zientzialariak eta teknologoak dira, eta hainbat arlotan ari dira lanean: hezkuntzan, enpresan, ikerketan edota kudeaketan.

  Foru Aldundiaren ekimenez esperientzia pilotu hau herrialdeko ikastetxeetan ez ezik Gaztelekuetan ere landu nahi da eta informazioa emate aldera, Gipuzkoako Gazteria teknikariak Donostiara, bilera batera gonbidatu dituzte. Bertan izan da Oñatiko udal teknikaria ere. Esperientzia polita izan daitekeela aurreratu digu bilerara sartzeko zegoela, Oñatin gauzatu ote daitekeen eta nola egin aztertu eta erabaki beharko da orain.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!