Ia 19.500 euro banatuko ditu udalak gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteen artean

2020/12/01
24 eskaera jaso ziren eta 23ri emango zaie laguntza

  Izan ere, 24.a Hospitalidad de Lourdes taldearen eskaera zen baina aurten gaixoekin bidaiarik egin ez dutenez, pandemiaren ondorioz, gasturik ere ez da izan.

  Diru banaketa egiterakoan oinarrizko irizpide batzuk jarraitu ohi ditu udaleko Gizarte Zerbitzu departamentuak: herriko taldeen antzinatasuna eta herritar guztiei zuzendutako ekintzak antolatzen dituzten, edota Gipuzkoa mailako elkarteak izanik ere, oñatiarrei zerbitzu zuzena eskaintzen ote dieten edo herrian sentsibilizazio eta zabalpen ekintzak egiten dituzten baloratzen da. ATZEGI taldearen kasuan berriz, Oñatiko bazkide eta erabiltzaileek sortzen duten defizita osatzera doa udalaren dirulaguntza. Hala, ATZEGIk 2.000 euro pasatxo jasoko ditu aurten.

  1.500 euroko laguntza jasoko dute Elkarzabal integrazio taldeak eta TRAUTI elkarteak. 1.000 euro: Askatasun gabekoen aldeko parrokiako pastoral taldeak eta EMALOÑA alargunen elkarteak. Beste multzo batean, 750 euroko dirulaguntza jasoko duten ACABE anorexia eta bulimiari aurre egiteko elkartea,  ADAHIGI hiperaktibitatea dutenei arreta egiteko elkartea,  ADEMGI esklerosi anizkoitza dutenena, AGIFES,  ASPACE, ATECE gaitz zerebrala duten pertsonen elkartea, Begisare erretinosis pigmetarioak eragindako pertsonen elkartea, CARITAS, Elikagai bankua, GAUTENA, Gurutze Gorria, ITURRIGORRI ELKARLANA hezur muinaren emaileen elkartea, Gipuzkoako itxaropen telefonoa eta IZAN FUNDAZIOA GIZAKI HELBURU. 500 euroko dirulaguntza jasoko duten taldeen artean Duintasuna elkartea , IZAN FUNDAZIOA-Norbera-, eta Ortzadar elkartea daude. Eta Katearen loturak taldea ere aipatu behar da udalaren dirulaguntza jaso dutenen artean, 300 euro jasoko baititu.

  Gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteen artean, aurten 19.349euro  banatuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Begisareren sentsibilizazio kanpaina Oñatin