Hondakinen bilketan etenik egon diren zerbitzuak berriro martxan jarriko dira datorren astelehenean

2020/05/07
Garbigunea herritarrentzat ireki eta garbigune ibiltaria, ehunki eta traste zaharren bilketak berriro abiaraziko dira

  COVID19ak eragindako alarma egoera dela-eta eten ziren hondakinen bilketa zerbitzu batzuk berriz ere martxan jarriko ditu Debagoieneko Mankomunitateak datorren astelehentik aurrera, maiatzaren 11tik aurrera. Urrutxuko garbigunea, Bergara eta Arrasatekoaren antzera, herritar guztientzat irekiko da. Azken asteetan langile profesionalentzat soilik egon da erabilgarri. Garbigunea, astelehenetik ostiralera 9:00tatik 13:30tara eta 15:00tatik 19:00tara eta larunbat goizetan ere irekitzen da.

  Horrezaz gain, herriz-herrikako Garbigune ibiltari zerbitzua atzera martxan jarriko da. Oñatira, hamabostean behin ekartzen da Garbigune ibiltaria eta alternoki azoka ondoan eta Olakuan kokatzen da. Hurrengo bisita maiatzaren 21ean izango da Olakuan.

  Ehunki eta berrerabilgarrien bilketa zerbitzua martxan jarriko da eta ostegun gauetako traste zaharren bilketa zerbitzua ere bai. Traste zaharren bat atera behar duenak aurrez abisua eman behar du telefonoz, 943 711 938 zenbakira deituta.  

Iturria: Oñati Irratia