Herribusaren udako ordutegia indarrean berriro

2020/08/27
Abuztuaren 24tik irailaren 12ra mantenduko da

  Abuztuaren 3tik 22ra ordutegia egokitu zuen Herribusak eta zerbitzua murriztu egin zen. Abuztuko azken astean berriz, udako ordutegia berreskuratu du herri barruko autobus zerbitzuak. Astelehenean, abuztuaren 24an, sartu zen berriro indarrean udako ordutegia eta hala mantenduko da irailaren 12ra arte. Udako ordutegiaren aldaketa nagusia da Herribusa Usakoraino iristen dela, egunean birritan.

Iturria: Oñati Irratia