Helduen Heziketa Iraunkorra ikastetxean eskaintzeagatik 4000 euroko laguntza emango dio Udalak Larraña institutuari

2016/12/21
Helduen eskolak Larrañan sortzen dituen gastuak arintzeko izango da

  2015-2016 ikasturtean, 55 ikasle aritu ziren Oñatiko Helduen Eskolan. Berez, Bergarako zentrora atxikituta dago baina oñatiarrei erraztasunak ematen aldera Larraña institutuan kokatzen da. 55 ikasle horietatik, 15 gaztelera ikasten aritu ziren, 31 ingelesa, maila ezberdinetan, eta 12 berriz, informatika. 2 irakasle aritu ziren bertan lanean eta eskolak arratsaldez, 14:30-19:30 ordutegian eman ziren Larraña institutuko eraikinean. Horrek, ikastetxeari gastua eragin zion, bai argindar, ura edota berokuntza gastuak, besteak beste.

  Gastua arintzeko udalaren diru laguntza eskatu zuen Larraña institutuko zuzendariak eta eskaera onartuta, 4000 € bideratzea erabaki du Gobernu Taldeak. Diru laguntza hori, esan bezala, 2015-2016 aurreko ikasturteari dagokio.

Iturria: Oñati Irratia