Hautesle-zerrendak ikusgai irailaren 3tik 10era

2012/08/31
Urriaren 21ean izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautesle zerrendak jendaurrean egongo dira irailaren 3tik 10era bitarte, biak barne.

  Udalak jakinarazi du irailaren 3tik 10era bitartean (biak barne), Udal bulegoetan egongo direla ikusgai  urriaren 21ean izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautesle zerrendak.

  Kontsultarako ordutegia goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00 bitara izango da.

  Aipaturiko epealdian, edonork aurkez dezake ongi deritzon zuzenketa-eskaria. Beti ere zerrendetan bere datuak sartuta ikusten ez baditu edota horietan akatsen bat antzematen badu.

  Kontsulta edota erreklamazioren bat egiteko beharrezkoa izango da NA, gidatze-karneta edota pasaportea aurkeztea.