Oñatiko udala

Gaur amaitu da udalak antolatutako arte udalekuetan begirale izateko izen ematea

2015/04/27
Card image cap
Guztira, 5 lagunen eskaerak jaso dira udal bulegoetan

  Bi dira, udalak, aldi baterako kontratatu nahi dituen arte begiraleak. Arte udalekuetako plazak mugatuak dira, gehienez 12 lagunek parte hartu ahal izango dute eta horregatik, zehaztuta dago kontratatuko diren begirale kopurua.

  Udaleku berezi hauetan begirale lanetan aritzeko, 18 urte beteta izatea, arte ederretako graduaren lehenengo bi ikasturteak gutxienez gaindituta izatea eta euskarari dagokionean EGA edo 3. hizkuntza eskakizunaren mailako titulazioa izatea eskatu zuen udalak. Horrezaz gain, formazio akademiko osagarria eta esperientzia merituak baloratuko dira. Hala, gutxienez eskatzen den arte ederretako graduaren 2. ikasturtetik gora kurtso gehiago gaindituta izatea, marrazketa, margotze edota eskulturarekin harremana duten prestakuntza ikastaroak egin izana edo euskararen inguruan, 4. hizkuntz eskakizuna edo baliokidea den maila izatea bereziki baloratuko dira. Arte udalekuetan begirale gisa esperientzia izatea, artearen inguruan irakasle lanetan jardun izana eta oñatiarra izatea ere kontutan hartuko dira. Meritu horiek baloratzeko, eskaera orriarekin batera dagozkion agiriak aurkeztu behar izan dira.

  Eskaerak aurkezteko epea amaituta, aipatutako merituak baloratuko dira eta bakoitzaren puntuazioa kaleratuko da. 5 izan dira guztira, arte udalekuetan begirale izateko presentatu diren hautagaiak baina bi bakarrikkontratatuko dira.

  Udalak arte udalekuetan begirale gisa arituko diren bi lagunei, aldi baterako lan kontratua egingo die. Kontratuaren iraupena, ekainaren 29tik uztailaren 30a artekoa izango da eta lanaldia berriz, goizeko 9.30tatik 13.30tara.

 

Iturri: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!