Eskulan ikastaro ezberdinetan 182 plaza eskaintzen ditu aurten Kultura Departamentuak

2016/09/27
Card image cap
Ohikoak diren ikastaroez gain sendabelarren tailera emango da urtarrilatik aurrera

  Jaiak amaitu berritan, urriaren 5ean irekiko da eskulan ikastaroetan izena emateko epea. Bai behintzat, azaroan hasiko diren ohiko ikastaroetan: hari lanak, eskulan dekoratiboak, pintura eta zeramika ikastaroetan. Aurtengo eskaintzan nobedade bat dago: senda belar tailerra. Baina hori urtarrilean hasiko da eta izen ematea ere, orduan, urtarrilaren 9tik 13ra egin beharko da.

  Kultura Departamentuak 2016-2017 ikasturterako antolatu dituen eskulan ikastaroen berri ematen duten esku-orriak atzo bertan banatu ziren herriko etxe guztietara. Irakatsiko den gaiaren arabera, taldeak handiagoak izan daitezken arren orokorrean, 10-12 lagunekoak izango dira. Guztira, 182 plaza eskaintzen dira.

  Arantzazu Lizarraldek emango duen hari lanak ikastaroari dagokionean, lau talde osatu asmo dira. Ikasleek, astelehenak edo asteazkenak aukeratu ahal izango dituzte eta 14.30tatik 17.00etara edo 17.30tatik 20.00etara.
Eskulan dekoratiboak ikastaroa asteartetan emango da baina ordutegi bikoitzean, 15.00tatik 17.00etara edo 18.00retatik 20.00etara. Zeramikan bi talde osatu asmo dira, biak asteazkenetan: haurrena, 17.00tatik 18.30tara eta helduena, 19.00etatik 20.30tara. Pinturan ere, partaideen arabera talde ezberdinak sortuko dira. Helduen bi talde osatuko dira, astelehen eta asteartetan, 16.00tatik 18.00etara edo 18.00etatik 20.00etara arituko direlarik. Gaztetxoen beste hiru talde sortuko dira partaideen adinare arabera banatuta: 10-15 urte bitartekoentzat eskolak asteazkenetan izango dira, 18.30tatik 20.00tara eta  6-9 urte bitartekoentzat ostiraletan, bi ordutegitan aukeran:  17.00etatik 18.30tara eta  18.30tatik 20.00etara. Ikastaro guzti hauek, 40 ordukoak izango dira.

  Ikasleen adinaren arabera, matrikula kostua ezberdina da. Helduek, 76.50 € ordaindu beharko dute eta haur eta gaztetxoek, 56 €. Aipagarria da, Oñatin erroldatuta dauden langabetuak matrikula ordaintzetik salbuetsita daudela baldin eta, langabezia prestazio ekonomikorik ez badute edo agortuta badaukate. Merkeagoa izango da urtarrilean martxan jarriko den sendabelarren tailerreko matrikula kostua, 25.50 €. Arrazoia, ikastaroa bera laburragoa izango dela. Kasu honetan, esan bezala, ikastaroa urtarrilean hasiko da eta izen-ematea ere urtarrilean egin beharko da 9tik 16ra. Gainontzeko ikastaroetan, izen-ematea urriaren 5etik 19ra izango da. Informazio gehiagorako edo zuzenean izena emateko, kultur etxera joan beharko da arratsaldez, 4.30tatik 8.30tara edo mezu elektronikoa bidali, kultura.idazkaritza@onati.eus helbidera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!