Eskualdeko ekintzaileei zuzendutako prestakuntza tailerrak antolatu ditu Mankomunitateak

2019/02/21
Martxoaren 4tik apirilaren 8ra hainbat gairi buruzko sei tailer emango dira

  Enpresa proiekturen bat abian jartzeko asmoa duten ekintzaileei zuzenduta Ekin Debagoiena prestakuntza tailerrak antolatu ditu Mankomunitateak. Negozioa martxan jartzeko kontutan hartu behar direnak, negozioaren kudeaketa eta kontrola, betebehar fiskalak eta internetak eskaintzen dituen aukerak azalduko dira, besteak beste. Sei tailer berezi antolatu dira gai bakoitza jorratzeko.

  Hau da tailerren egutegia: Ideiatik ekintzara, martxoaren 4an; Negoziaren kudeaketa eta kontrola, martxoaren 11n; Ohiko izapideak, martxoaren 25ean; Betebehar fiskalak, martxoaren 22an eta 25ean; Online denda, apirilaren 1ean eta Marketplace, apirilaren 8an. Guztiak, 9:30tatik 13:30tara izango dira Mankomunitatearen Arrasateko egoitzan.

Tailer guztiak doan dira baina plazak mugatuak direnez, izena aurrez ematea komeni da. Tailer guztiak edo banaka egiteko aukera dago. Informaziorako Debagoieneko mankomunitateko telefonora deitu daiteke: 943 793 079 zenbakira. Ekin Debagoiena prestakuntza tailerretan parte hartzeko izena ematea mankomunitatearen web atarian sartuta egin behar da: www.debagoiena.eus atarian, alegia.

Iturria: Oñati irratia