Oñatiko udala

Enpresagintza fakultateko gradu eta graduondoko 136 ikaslek beren diploma jasoko dute gaur

2019/05/24
Card image cap
Oñati eta Bidasoako campusetako ikasleek bat egingo dute

  Arratsaldeko 18:00tan hasiko den ekitaldia Enpresagintza Fakultateko areto nagusian. Lander Beloki dekanoak ongi-etorria emango die bildutako guztiei eta ondoren egingo da diploma banaketa.

  Guztira 136 ikaslek jasoko dute gradu edo graduondoko diploma. 65 ikaslek Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako graduko agiria jasoko dute. Beste 37k, Lidergo ekintzailea eta Berrikuntza graduko diploma eta 34k berriz, master ikasketa ezberdinak eginda, graduondoko diploma jasoko dute. Aipagarria da gaur arratsaldeko diploma ekitaldi horretan Oñatiko eta Bidasoako campusetako ikasleek bat egingo dutela, bietan, Enpresagintza eta ekintzailetza arloko ikasketak ematen baitira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!