Debagoieneko ospitale berria ireki aurretik barrutik ezagutzeko aukera izango da.

2012/05/17
Maiatzaren 22tik ekainaren 8ra kolektibo ezberdinei zuzendutako bisita gidatuak egingo dira.

   Hilabete falta da Debagoieneko ospitale berria inauguratu dadin. Okerrik ezean, instalazio berriak, gaixoentzat, ekainaren 18an irekiko dira. Aurrez dena den, eta gaixorik egon gabe, ospitalea barrutik ezagutu ahal izango da.

  Egungo ospitalean eta Debagoienako lehen mailako arreta zerbitzuetan lanean diharduten profesionalak izango dira instalazio berriak ezagutzen lehenak. Barruko langileei zuzendutako bisitak datorren aste osoan zehar egingo dira.

  Hurrengo txanda ikasleena izango da. Eskualdeko ikastetxeetako taldeek ere aste osoa izango dute ospitale berria ezagutzeko. Ekaineko lehen astean berriz, bailarako jubilatuak bereziki gonbidatuko dira. Baina hauek, asteko bisitak osasun arloko hainbat erakunde, instituzio, enpresa eta kazetariekin tartekatu beharko dituzte.

  Herritarrei orokorrean zuzenduta ospitale berriko ateak ekainaren 2an irakiko dira. Zapatua izango den egun horretan eta bi txandatan, 4 taldek izango dute osasun zentru berriko instalazioak ezagutzeko aukera. Talde bakoitza 25 lagunez osatuko da eta bisitak, goizeko 10:30ean eta eguerdiko 12etan egingo dira. Guztira, 100 lagunek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzeko lekua hartu behar da. Ospitaleak telefono bat jarri du herritarren eskura, 667 15 83 25. Bertara deituta, izena eman daiteke datorren astelehenetik aurrera, hau da, maiatzaren 21etik aurrera. Bisitaldietarako izena telefono horretan bakarrik eman ahal izango da eta goizeko 9etatik arratsaldeko 3etara egongo da martxan.

  Debagoieneko ospitalea ireki aurreko bisita programa berezi hau ekainaren 8an amaituko da. Orduan, instalazioak itxi egingo dira azken lanak egin, garbitu eta esterilizatzeko.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!