COVID-19 Neurri Ekonomikoen Mahaiak lehen neurriak hartu ditu

2020/04/08
Card image cap
COVID-19aren ondorioz herriko hainbat sektore pairatzen ari diren egoera zailari aurre egiteko udal mailan eratu den Neurri Ekonomikoen Mahaiak lehen erabakiak hartu zituen apirilaren 3an egindako aurreneko bileran

ZERGAK ETA TASAK

  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga irailaren 15era atzeratu da.
  • Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga abuztuaren 1etik irailaren 15era atzeratu da.
  • IBI iraunkorra, garaje eta kanposantuko tasak irailaren 7tik urriaren 15era atzeratu da.
  • Kiroldegiko urteko kuotaren zati proportzionala itzuli egingo da.
  • Bide okupazioagatiko (hesiak, aldamioak, eraikuntza materiala...) zein baratze parkearen erabileragatiko tasarik ez da kobratuko.

 

BESTELAKO EKINBIDEAK

  • Maker komunitateko kideek EPIak egin ahal izateko materiala erosiko du udalak.
  • Udalak alokairuan dituen tabernei (Eltzia eta Zubikoa) alokairurik ez zaie kobratuko, alarma egoerak iraun bitartean.
  • Olaburu zein Olalaneko guneetako alokairuak ere ez dira kobratuko, itxita dauden bitartean.
  • Etxeko lanak telematikoki egin ezin dutenen ikasleei internet sarea ahalbidetzeko partida sortu da (2.000 euro).
  • Etxebizitza sozialen alokairuaren kobrantza eten egin da.
  • Diru-sarrerarik ez dutenek  oinarrizko produktuak eskuratu ahal izateko bonoak martxan jarri ditu.
  • Gizarte-arriskuko dirulaguntzetarako 20.000 euro gehitu dira, eta beste 35.000 gehitu zaizkiio gizarte larrialdietako partidari.

   Horiez gain, herriko saltoki, taberna, kafetegi, jatetxe eta bestelako jarduera profesionalei begirako neurrien lanketa egiten ari da udala. Besteak beste, uraren (kontzeptu finkoa) eta zaborraren tasa ordaindu behar izan ez dezaten. Bestalde, aulkien bide-publikoaren okupazioagatiko tasarik ez zaie kobratuko.

   Lanean segitzeko konpromisoa berretsi du udalak, proposamen berriak lantzen, inguruko ereduak aztertzen, eredu propioak sortzen, sektore zaurgarrienen egoera ezagutzen...

   COVID-19 Neurri Ekonomikoen Mahaian udaletxean ordezkaritza duten bi udal taldeak eta departamentu ezberdinetako (Ogasuna, Soizioekonomia, Gizarte Zerbitzuak...) teknikariak daude ordezkatuta. Ikusi udalak kaleratu duen prentsa oharra

 

Iturria: 2020-04-08ko Udal komunikabideen buletina

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!