Atez ateko esekitoki eta ontziak gauero desinfektatzen dira

2020/04/08
Card image cap
Hondakinak ondo berezita eta dagokion egunetan esekitokira ateratzea eskatzen da Mankomunitatetik

  Oñatiko atez ateko esekitoki eta ontzi guztiak gauero desinfektatzen dituztela jakinarazi du Mankomunitateak. Horregatik, hondakinak ohi bezala ondo bereizita eta dagokion egunetan atera eta esekitokian uztea eskatu du. Bide batez, hondakinak lurrean edota nahasita ezin direla utzi gogorarazi du.  Salbuespen bakarra errefusarena da: esekitoki puntuetan edukiontzi gris irekiak jarri ditu Mankomunitateak, errefusa edozein egunetan atera ahal izateko, COVID19k eragindako alarma egoerak irauten duen bitartean. Gainontzeko frakzioak (papera, organika eta ontzi arinak) ohi bezala esekitokian eskegi behar dira.

  Koronabirusean positibo eman duten herritarrek edota medikuak agindutako berrogeialdian daudenek, hondakin guztiak errefusara bota beharko dituzte, alegia, hartarako propio jarri diren edukiontzi grisetara bota beharko dituzte. Positibo eman edo berrogeialdian dauden herritarren ez dute hondakien bereizketarik egin beharko baina gainontzeko guztiek bai.

  Norberaren ontziak eta esekitoki inguruak ahalik eta garbien mantentzeko eskaera egiten da Debagoieneko mankomunitatetik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!