68 haurrek egingo dute aurten Lehengo Jaunartzea Oñatin

2016/04/30
Hiru taldetan banatu diren neska mutikoen Jaunartzeak maiatzaren1, 7 eta 8an ospatuko dira

  Lehen hezkuntzako hirugarren maila ikasten duten haurrak dira, katekesian hiru urtez aritu ondoren Lehengo Jaunartzea egin ohi dutenak. Aurten, 68 neska mutikok hartuko dute eliza katolikoak duen bigarren sakramentua.  Azken urteetan ez bezala, aurten, guraso talde batek hala eskatuta,  taldetxo batek, Jaunartzea zapatu arratsaldean egingo du. Jaunartzearen ospakizuna beste modu batean egin ohi duen taldea izaten da. Aurten beraz, hiru talde osatu dira eta datozen bi domeketan eta tarteko zapatuan izango dira elizkizunak, maiatzaren 1, 7 eta 8an.

  Lehenengo domekan, 25 neska mutikok egingo duten Jaunartzea; zapatuan, 5ek eta bigarren domekan beste 38k.
Lehenengo Jaunartzeko domeketako elizkizunak, Parrokian, 12.00tako Meza Nagusitan egingo dira. Zapatukoa berriz, 18.00tan korupeko kaperan izango da. Guztietan haurrak izango dira protagonista nagusi eta parte-hartze handiagoa izango dute. Kantuan arituko dira eta eskaintzak ere eurek egingo dituzte. Elizkizuna, haur batek eta guraso batek emandako eskerronaz  bukatuko da.

Iturria: Oñati Irratia